Zaleak
Harmailetan
-
1 ✓
ERANTZUKIZUNA.
Zale arduratsua izan eta horrela jokatzea, futbolerako nahi dugun portaera positiboaren marearen ezinbesteko tanta zarela jakitun.
-
2 ✓
KOLOREEKIKO MAITASUNA.
Zure koloreak harro erakustea eta zure taldea pasioz animatzea, aurkarien sentimendu berarekiko errespetu osoz.
-
3 ✓
FUTBOLAREN ORTZADARRA.
Aitortu eta onartu futbolak bere baitan hartzen dituela elkarren oso desberdin diren kultura, kolore, gustu, jatorri, arraza, ohitura, ideia, erlijio eta abarrak… Eta lagundu denon artean futbola askoz zabalago, askotariko eta hobea egiten.
-
4 ✓
BESTE ZALETUEKIKO ADISKIDETASUNA.
Konpromisoa hartzea, ez bakarrik toleratzeko, baizik eta desberdinengana adeitasunez hurbiltzeko, futbolarekiko grina komuna denon artean partekatzeko.
-
5 ✓
AUTOKONTROLA.
Nork bere buruari diziplina eskatzea, jokalari edo epaile batek akats bat egiten duenean edo zerbait frustragarria gertatzen denean, jokoaren parte dela onartu eta, erreakzio deskontrolatuak bazter utzita, erreakzio zibiko eta positiboen alde egiteko.
-
6 ✓
GIZALEGEZKO JOKABIDEA.
Bakoitzak bere tokitik, futbol hobe baten militante gisa laguntzea, instalazioak, ilarak eta sarbideak errespetatuz; harmailak zaborrik, kerik eta indarkeriarik gabe mantenduz; eta kirolaz modu osasungarrian gozatzeko ingurune egokiak sustatuz.
-
7 ✓
HEZKUNTZA ETA ADEITASUNA.
Adeitsu agertzea, gainerako kideak behar den moduan agurtu, eskertu eta errespetatuz, batez ere ekitaldi jendetsuetan.
-
8 ✓
POZA ETA GOZAMENA.
Jarduera jarrera positiboarekin gozatzea. Emaitzaren gainetik, hor egotearen plazera dastatzen jakitea, zure taldea ikusten, kirol ikuskizunaz gozatzen, baita dena ondo ateratzen ez denean ere.
-
9 ✓
KIROLTASUNA.
Akatsa eta porrota jokoaren zati gisa onartzea, hobekuntzarako, hazkunderako eta hurrengo garaipenerako bide gisa hain zuzen ere. Tranpak eta engainua ez goraipatzea.
-
10 ✓
NOBLEZIA.
Aurkariari, irabazi nahi izateko eskubide bera aitortzea. Merezimenduaren aitorpenean eta gertatutakoaren balorazioan bidezkoak izaten saiatzea. Edozein egoeratan jarrera ohoragarria izatea, emaitzaren gainetik.