Jokabide-kodeak
KLUBAK Jardueraren sustapenean
1 ✓
ERANTZUKIZUN ETIKOA.
Kontzientziaziotik ekintzara pasatzea. Adingabeen kirol jardueran jokabide egokiak sustatu, horretarako behar diren neurriak hartuz.
2 ✓
SISTEMAREN EZARPENA.
Klub osoan FUTBOL 00 sistema ezarri, sustatu eta betearaztea, hartara KLUB 00 bihurtu eta hala dela aldarrikatzeko.
3 ✓
TALDE-KIDETASUNA.
Aldarrikatzen denaren arabera jokatu. Garbi eduki klubak kirol jarduera sustatu eta garatzeko daudela eta, alde horretatik, kirolari adingabeen heziketa eta prestakuntzan bidelagun direla.
4 ✓
ERAKUNDEEN ARTEKO LANKIDETZA.
Lehiaketen jarduera eta garapena kirol legez ahalbidetzen duten eragile guztiekin lankidetzan aritu eta guzti-guztiak ahalik gehien errespetatzea.
5 ✓
ARAUOK BETE ETA BETEARAZI.
Programaren espiritua eta aruak behar bezala zabaldu eta betearaztea. Klubeko talde edo senideren batek (edo beste norbaitek klubaren instalazioetan) arauak betetzen ez baditu, klubari dagokio neurri egokiak hartzea.
6 ✓
PORTAERAREN EBALUAZIOA.
Klubean gertatzen diren kirol eta jokabide arloko arau-hausteen kopurua eta larritasuna kontrolatzea, joera positiboa modu frogagarrian egiaztatzeko.
7 ✓
GIZABIDEA ETA ADEITASUNA.
Lehiaketa egon arren, kirol jarduera bat dela ulertzea, eta, beraz, guztiak giro atsegin, zintzo eta adeitsu batean gertatu behar duela ulertzea.
8 ✓
POZA ETA ENERGIA POSITIBOA.
Oztopoak, estropezuak, akatsak eta porrotak egon arren, adingabeen eta aisialdiaren jarduera da soilik, eta, beraz, batez ere poztasuna, giro ona eta energia positiboa gailendu behar direla ulertzea.
9 ✓
KIROLTASUNA.
Gurea joko bat da, eta jokoan denetatik izaten da: garaipen, berdinketa eta porrotak, jokaldi bikainak hanka-sartze latzak. Batzuetan guk irabaziko dugu eta beste batzuetan aurkariak. Hori ulertzea da kontua, eta onartzea partaide guztiak -epaileak barne- kirolariak direla, eta, beraz, akatsak egiten dituztela, eta guk akats horiek onartu egin behar ditugu, trebatze- eta garatze-prozesuaren parte baitira.
10 ✓
NOBLEZIA.
Klub dotorea izatea, bai garaipenean, bai porrotean. Zoriontzea, aitortzea, eskertzea... Emaitzaren gainetik mantentzea eta beti kirol jarduera ona, funtzionamendu ona eta espiritu etikoa zaintzea.
ENTRENATZAILEAK Kirolariak zuzentzen
FUTBOLARIAK Jardueran zehar
SENIDEAK Ni jolasten ikusita
1 ✓
UTZIDAZU TALDEKIDEEKIN ETA AURKARIEKIN LASAI JOKATZEN.
Haur-jolas bat da. Adingabeen jarduera dela konturatzea.
2 ✓
UTZIDAZU PROBATZEN, SAIATZEN, HUTS EGITEN ETA ESPERIENTZIATIK IKASTEN.
Garapen espontaneoa eta naturala. Jardueraren garapen askea ez oztopatzea.
3 ✓
EGON ZAITEZ LASAI JOKATZEN IKUSTEN NAUZUN BITARTEAN.
Behatzaile lasaiak. Jardueraren jarraipena, autokontroletik eta lasaitasunetik egitea.
4 ✓
HITZ EGITEN BADUZU, ANIMATZEKO IZAN DADILA.
Aldeko animoak ematea beti. Esfortzu-errore-esperientzia-ikaskuntza prozesua errespetatzea.
5 ✓
ARGIBIDE TEKNIKOAK ENTRENATZAILEAK EMAN BEHAR DIZKIT, EZ ZUK.
Entrenatzailearen rola errespetatu, zu zeurera mugatuz. Animatu, ez bideratu.
6 ✓
AURKARIA ETA EPAILEA NIRE JOLASKIDEAK DIRELA ULERTU EZAZU.
Kiroltasun gorena. Errespetu osoa epaileari, aurkariari eta jokoari.
7 ✓
EZ INORI OIHU EGIN EDO ERRESPETUA GALDU, EZ INOR IRAINDU.
Errespetu osoa. Edozein irain edo indarkeriazko jarrerarekiko zero tolerantzia.
8 ✓
ULER EZAZU DESBERDINEKIN BIZITZEAK ETA PARTEKATZEAK ABERASTU ETA HANDITU EGITEN NAUELA.
Erabateko integrazioa. Zero tolerantzia edozein diskriminazio motarekiko.
9 ✓
NI JOKATZEN IKUSTEAN DUZUN PORTAERAZ HARRO SENTIARAZI NAZAZU.
Positibotasun kutsakorra. Zure jokabidea eredu izan dadila, portaera ona sustatuz.
10 ✓
ADEITSU IZAN ETA NIRE TALDEKIDEEN ETA AURKARIEN SENITARTEKOEN ARTEAN ALAITASUNA ERAKUTSI.
Adeitasuna. Jokabide atsegina eta neurrizkoa, baita jarrera oldarkor edo bortitzen aurrean ere..
ZALEAK Harmailetan
1 ✓
ERANTZUKIZUNA.
Zale arduratsua izan eta horrela jokatzea, futbolerako nahi dugun portaera positiboaren marearen ezinbesteko tanta zarela jakitun.
2 ✓
KOLOREEKIKO MAITASUNA.
Zure koloreak harro erakustea eta zure taldea pasioz animatzea, aurkarien sentimendu berarekiko errespetu osoz.
3 ✓
FUTBOLAREN ORTZADARRA.
Aitortu eta onartu futbolak bere baitan hartzen dituela elkarren oso desberdin diren kultura, kolore, gustu, jatorri, arraza, ohitura, ideia, erlijio eta abarrak… Eta lagundu denon artean futbola askoz zabalago, askotariko eta hobea egiten.
4 ✓
BESTE ZALETUEKIKO ADISKIDETASUNA.
Konpromisoa hartzea, ez bakarrik toleratzeko, baizik eta desberdinengana adeitasunez hurbiltzeko, futbolarekiko grina komuna denon artean partekatzeko.
5 ✓
AUTOKONTROLA.
Nork bere buruari diziplina eskatzea, jokalari edo epaile batek akats bat egiten duenean edo zerbait frustragarria gertatzen denean, jokoaren parte dela onartu eta, erreakzio deskontrolatuak bazter utzita, erreakzio zibiko eta positiboen alde egiteko.
6 ✓
GIZALEGEZKO JOKABIDEA.
Bakoitzak bere tokitik, futbol hobe baten militante gisa laguntzea, instalazioak, ilarak eta sarbideak errespetatuz; harmailak zaborrik, kerik eta indarkeriarik gabe mantenduz; eta kirolaz modu osasungarrian gozatzeko ingurune egokiak sustatuz.
7 ✓
HEZKUNTZA ETA ADEITASUNA.
Adeitsu agertzea, gainerako kideak behar den moduan agurtu, eskertu eta errespetatuz, batez ere ekitaldi jendetsuetan.
8 ✓
POZA ETA GOZAMENA.
Jarduera jarrera positiboarekin gozatzea. Emaitzaren gainetik, hor egotearen plazera dastatzen jakitea, zure taldea ikusten, kirol ikuskizunaz gozatzen, baita dena ondo ateratzen ez denean ere.
9 ✓
KIROLTASUNA.
Akatsa eta porrota jokoaren zati gisa onartzea, hobekuntzarako, hazkunderako eta hurrengo garaipenerako bide gisa hain zuzen ere. Tranpak eta engainua ez goraipatzea.
10 ✓
NOBLEZIA.
Aurkariari, irabazi nahi izateko eskubide bera aitortzea. Merezimenduaren aitorpenean eta gertatutakoaren balorazioan bidezkoak izaten saiatzea. Edozein egoeratan jarrera ohoragarria izatea, emaitzaren gainetik.
Kide estrategikoak
Babesle nagusiak
Laguntzaileak
›