Klubak
Jardueraren sustapenean
-
1 ✓
ERANTZUKIZUN ETIKOA.
Kontzientziaziotik ekintzara pasatzea. Adingabeen kirol jardueran jokabide egokiak sustatu, horretarako behar diren neurriak hartuz.
-
2 ✓
SISTEMAREN EZARPENA.
Klub osoan FUTBOL 00 sistema ezarri, sustatu eta betearaztea, hartara KLUB 00 bihurtu eta hala dela aldarrikatzeko.
-
3 ✓
TALDE-KIDETASUNA.
Aldarrikatzen denaren arabera jokatu. Garbi eduki klubak kirol jarduera sustatu eta garatzeko daudela eta, alde horretatik, kirolari adingabeen heziketa eta prestakuntzan bidelagun direla.
-
4 ✓
ERAKUNDEEN ARTEKO LANKIDETZA.
Lehiaketen jarduera eta garapena kirol legez ahalbidetzen duten eragile guztiekin lankidetzan aritu eta guzti-guztiak ahalik gehien errespetatzea.
-
5 ✓
ARAUOK BETE ETA BETEARAZI.
Programaren espiritua eta aruak behar bezala zabaldu eta betearaztea. Klubeko talde edo senideren batek (edo beste norbaitek klubaren instalazioetan) arauak betetzen ez baditu, klubari dagokio neurri egokiak hartzea.
-
6 ✓
PORTAERAREN EBALUAZIOA.
Klubean gertatzen diren kirol eta jokabide arloko arau-hausteen kopurua eta larritasuna kontrolatzea, joera positiboa modu frogagarrian egiaztatzeko.
-
7 ✓
GIZABIDEA ETA ADEITASUNA.
Lehiaketa egon arren, kirol jarduera bat dela ulertzea, eta, beraz, guztiak giro atsegin, zintzo eta adeitsu batean gertatu behar duela ulertzea.
-
8 ✓
POZA ETA ENERGIA POSITIBOA.
Oztopoak, estropezuak, akatsak eta porrotak egon arren, adingabeen eta aisialdiaren jarduera da soilik, eta, beraz, batez ere poztasuna, giro ona eta energia positiboa gailendu behar direla ulertzea.
-
9 ✓
KIROLTASUNA.
Gurea joko bat da, eta jokoan denetatik izaten da: garaipen, berdinketa eta porrotak, jokaldi bikainak hanka-sartze latzak. Batzuetan guk irabaziko dugu eta beste batzuetan aurkariak. Hori ulertzea da kontua, eta onartzea partaide guztiak -epaileak barne- kirolariak direla, eta, beraz, akatsak egiten dituztela, eta guk akats horiek onartu egin behar ditugu, trebatze- eta garatze-prozesuaren parte baitira.
-
10 ✓
NOBLEZIA.
Klub dotorea izatea, bai garaipenean, bai porrotean. Zoriontzea, aitortzea, eskertzea... Emaitzaren gainetik mantentzea eta beti kirol jarduera ona, funtzionamendu ona eta espiritu etikoa zaintzea.