Pausoz pauso
Atxikitze aukerak
Pertsonak
Kidea
Webgunearen bidez dagokion portaera-kodearekin konprometitzen den edozein adinetako pertsona. Doakoa. Nahikoa da 00 komunitateko kide profila sortzea eta jokabide-kodearen 10 printzipioak onartzea.
Ordezkari ofiziala
Gutxienez oinarrizko prestakuntza-ikastaroa egin duen edozein adin nagusiko kide. Batez ere, pixka bat gehiago inplikatu nahi duten entrenatzaile eta senideei zuzenduta dago, eta gure sistema eta metodologia helarazteko prestatu nahi dugun sarearen parte aktibo dira.
Emailea
Jokabide-kodearekin konprometitzeaz gain, borondatezko dohaintza egiten duen kidea. Hilean 5 €-ko zenbatekoa iradokitzen da, 10 hilabetez, denboraldiko.
Klubak
Klub LAGUNTZAILEA
Klub OFIZIALA
Klub PROFESIONALA
Entitateak
Mezenas
Bere gizarte erantzukizun korporatiboaren bidez proiektuaren finantzaketan laguntzen duen enpresa pribatua eta elkarteko kide guztiei edozein motatako promozio edo abantaila eskaintzen diena.
Erakunde kolaboratzailea
Proiektua babesten duen erakunde publikoa eta diruz edo beste moduren baten bere finantzaketan laguntzen duena.
Atxikitzea nola egin
Pertsonak
Kidea
- KODEAK atalean, aukeratu zein kategoriatan atxiki nahi duzun.
- Dagokion jokabide-kodea arretaz irakurri.
- Joan BAT-EGIN atalera, batzeko urratsak jarraitu eta zure profila argazki eta guzti osatu.
- Erabiltzailearen profilean kodearen 10 portaera-printzipioak onartu.
- Zalantzarik baduzu, jar zaitez harremanetan gure webmasterrarekin web@futbol00.com
Emailea
- Kide egin zaitez komunitatearekin bat eginez hemen BAT-EGIN.
- Jakinaraz iezaguzu dohaintza bat egiteko borondatea info@futbol00.com helbidera mezu bat bidaliz.
Ordezkari ofiziala
- Egin zaitez kide mugimenduarekin elkartuz BAT-EGIN atalean.
- Kontsultatu gure TREBATU atala.
- Eman izena oinarrizko prestakuntza-ikastaroan, FUTBOL 00 ordezkari ofizialaren kualifikazioa lortzeko.
- Edozein zalantza izanez gero kontsulta info@futbol00.com helbidera bidali.
Klubak
Laguntzaileak, ofizialak eta profesionalak
- EKIN gure atala bisitatu.
- Gurekin harremanetan jarri: info@futbol00.com
Entitateak
Enpresak eta instituzioak
- Gure MEZENAZGOAK atala ikusi.
- Gurekin harremanetan jarri info@futbol00.com helbidean.
